XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gezurra da

F. Ozkin-ek, AGUR en 104` garren zenbakian argitara duan Oporraldiak Lourdes`en deritzan idazkaian gezur, aundi bat esaten du, nigatik, leku nardagarrian utziaz nere giza-lege garbia.

Onela dio, F. Ozkinek, nigatik, bere idazlan lardatsean: Esan leike gauza geio baiñan... esan nai diot Zeleta jaunari: Zuk ziozun lengo egun batean, alkarrekin ibildu giñanian, alegia, ez ote zan erlijotasun geiegi erabiltzen AGURen...

NERE ERANTZUNA

Lenbizi esango dizut, F. OZKIN adiskidea, illabete batzuk ba-dirala, ez zaitudala ikusi, ta ametsetako irudimenen bat izan bear duala, zuk esanai ortan nigatik diozuna.

Nik, beti,AGURen azaltzen diran idazlanetzaz esan izan dedana, beste au da: apaizak idazten dituzten idazlanak dirala irakurgairik sakonenak eta jakingarrienak.

Alde ederra dago, beraz, zuk diozunetik nik esan izandu dedanera.

Gaiñera, iñoiz kalean edo ibillaldiren batean aurkitu izan ba`nazu, ez diazu ukatuko, apaizen batekin aurkitu izan nazula; eta egunero, Eliza bixitatzen dedan kristaua naizenez, iñolaz ezin esan nezakeala, nik, ez ote zan erligiotasun geiegi erabiltzen AGURen....

Eta, nere aitorpen au naikoa ez ba`zaizu, ni ez naizela duin erligiozko irakurgaiak gaiztetsitzeko, irakurri egizuz 1914`garren urtean asita gaur arte, gure eguneroko, asteroko ta aldizkarietan argitalduak diran nere eundaka ta eundaka idazlanak, eta argiro ikusiko dezu: sinismen-kutsudunak eta elizkoiak izan dirala geien-geienak.

Bukatzeko, eta zure aipaturiko idazlan ortako azken aurreko esanaian oarrarazten diazunari erantzuteko, auxe dizut esango:ez daukadala zuk adierazi bearrik gure izpartingiak sinismen-aldezleak dirala jakiteko.

AGURen irakurleak, ondo dakite, egiazko sinismen-zalea ta aldezlea naizela; eta zuk ametsez edo gaiztoz jaurti diazun GEZUR-EZUR aundi ori, iruntsiko ez dutelakoan nago.

ZELETA.